Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Itzulera»

octubre 26

“Itzulera”, Dejabu konpainiaren proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da.

Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen.

Zuzeneko road movie baten egitura du obrak eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendariak: Dejabu konpainia, Urko Redondo, Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá
  • Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo, David Aguilar
  • Zuzeneko bideo sorkuntza: David Aguilar, Zazpiterdi
  • Gidoia eta testuakt: Ainara Gurrutxaga
  • Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano
  • Idazketan bidelaguntza: Mariana de la Mata
  • Musika konposatzailea: Ander Fernández
  • Eszenografia eta maketak: Urko Redondo
  • Jantziteria: Barbara Rasso
  • Argi diseinua: Andoni Mendizabal
  • Teknikariak biran: Andoni Mendizabal, Josu Flores, Hodei Garazabal
  • Mediazioa eta kanpo begirada: Oier Zuñiga
  • Burni lana: Alvaro Ledesma
  • Miniaturak: Diah Setiawati
  • Komunikazio grafikoa: Rodriguez & Ndungmandun
  • Argazkiak: Renata Etanowski
  • Kolaboratzaileak: Amorante (tronpeta), Ander Mujika (gitarra), EITB albistegiak, Arratsalean

Local

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea
Máximo Yurramendi, 2
Urnieta, Gipuzkoa 072 España