Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gastezko Erdi Aroko Azoka 2025: irailaren 26ko jarduerak (ostirala)

septiembre 26

XXII. edizioan, Erdi Aroko azokaren bidez gure hirian zegoen giroa irudikatuko da; izan ere, iparraldea eta hegoaldea lotzen zituzten bideak bertatik pasatzen zirenez, garai hartan politika eta merkataritza-gune garrantzitsua izan zen.

Errementariak, arotzak, urreginak, beiragileak eta abar Erdi Aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako eskulangileen jakinduriaz gozatu ahal izan dezagun. Malabaristek, juglareek, saltokariek eta beste ikuskizun batzuek azokaren bizitza gogoraraziko dute eta, antzina bezala, kultura kristaua, arabiarra eta judua bizikide izango dira.

Traolak/etiketak: #ErdiArokoAzokaVG / #MercadoMedievalVG

1. Aihotz plaza

  • 18:00. Inaugurazio-pregoia. Urrutiko lurretatik iritsitako pertsonaiek, musikariek, bufoiek eta saltokariek egingo diote ongietorria jarduera eta dibertsioz betetako asteburuari. Asteburu honetan antzinako garaiak eta orduko ohiturak eta bizimoduak gogoratuko ditugu, gureen aldean guztiz desberdinak baitziren.
  • 20:30. Zirku- eta malabar-ikuskizuna.
  • 22:30. Gaueko su-ikuskizuna.

2. San Migel elizako balkoia

  • 18:30, 19:30 eta 20:30. Haurrentzako ikuskizuna.
  • 20:00. Malabar-ikuskizuna.

Azoka ordutegian:

  • Haurrentzako atrakzioak.
  • Erakusketa: Erdi Aroko bestiarioak
  • Erakusketa: Erdi Aroko ohiturak.

3. Falerina lorategia

Azoka ordutegian:

  • Hiru kulturen Erdi Aroko kanpamentua
  • Kanpamentuko bizimodua, borrokak, parte hartzeko jarduerak eta haurkanpamentua.
  • Erakusketa: Armak.
  • Antzinako lanbideei buruzko lantegiak.

4. Auzolana pilotalekuaren ondoko lorategia

Azoka ordutegian:

  • Erakusketa: Setio-armak.
  • Erakusketa: Tortura ganbera.
  • Erakusketa: Gutenberg inprenta.
  • Informazio-erakusketa: Erdi Aroko Gasteiz.

5. Euskaldunberri plaza

  • 19:00. Arabiako ipuinak.
  • 20:00 eta 22:30. Dantza tribalak eta ekialdekoak.
  • 21:00. Biraketa Sufia.
  • 21:30. Basamortuko soinuak.
  • 22:00. Su- eta malabar-ikuskizuna.

Azoka ordutegian: Arabiako azoka, te-etxeak eta janarisaltokiak.

6. Santa María plaza

  • 20:30. Erdi Aroko ipuinak.
  • 21:30. Kale-kontzertua.
  • 22:00. Gaueko su-ikuskizuna.

Azoka ordutegian: Tabernak eta jatetxeak.

7. Buruileria plaza

  • 18:00 eta 19:00. Haurrek parte hartzeko lantegiak.
  • 18:30, 19:30 eta 20:30. Txontxongilo ikuskizuna.
  • 21:00. Dantza paganoak.

Azoka ordutegian:

  • Sorginen herrixka. Barnera zaitez sorginen benetako munduan. Edabeek, aztikeriek eta misterioek inguratuko zaituzte. Murgil zaitez bertan eta ezagut itzazu Erdi Aroko historiaren parte diren pertsonaia berezi horien zirrikitu guztiak. Askok arbuiatu eta gorrotatu egin dituzte, beste batzuek gurtu egiten dituzte, eta haien ausardia goraipatu… Sorginek asko dute kontatzeko. Ausartzen al zara?
  • Erakusketa: Espartzuzko gauzak eta nekazaritzako lanabesak.
  • Antzinako lanbideei buruzko lantegiak.
  • Puntu morea.

8. Teresa Sánchez de Bilbao parkea (Etxanobetarren lorategia)

  • 18:00-21:30. Haurren txokoa. Sururen txokoa.
  • 18:30-20:00. Haurrentzako txontxongiloikuskizuna.
  • 19:00. Ipuin-kontalaria: El árbol sabio.
  • 20.30. Magia- eta umore-ikuskizuna.

Azoka ordutegian:

  • Erdi Aroko jolasak.
  • Adinekoentzako jolasak.
  • Haurrentzako atrakzioak.
  • Eraskuketa: Euskal mitologia.

9. Etxauri plazako aparkalekua

  • 21:00. Kale-kontzertua.

Azoka ordutegian: Taberna eremua. Jatetxeak eta janarisaltokiak.

Kalez kale azokan zehar

Egunero, azoka irekita dagoen ordutegian: pertsonaia eta izaki fantastikoak, musika, dantza, komedianteak, zirkua eta malabaristak.

(*) Ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, antolakuntza beharren arabera alda baitaitezke.

Lehiaketak eta bisita gidatuak

Eman izena lehiaketetan (argazki lehiaketa Instagramen, jantziak, haurrentzako pintura, helduentzako pintura, Erdi Aroko erakusleihoak, Erdi Aroko balkoiak, Erdi Aroko pintxoak, uztai-tiroa) eta bisita gidatuetan (bisita gidatua azokara, bisita antzeztua Judutegira, bisita gidatua hezkuntza bereziko ikastetxeentzat).

Izena emateko epea: irailaren 16tik 22ra.

Lehiaketei eta bisitei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan enpresa antolatzailearekin: comunicacion@espectaculosamb.com

Local

Erdi Aroko hirigunea
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España