Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Erdi Aroko XXII. Azoka: irailaren 28ko jarduerak (igandea)

septiembre 28

XXII. Erdi Aroko Azoka
  • 11:00 – 22:00
  • Erdi Aroko Hirigunea
  • Publiko guztiak

XXII. edizioan, Erdi Aroko azokaren bidez gure hirian zegoen giroa irudikatuko da; izan ere, iparraldea eta hegoaldea lotzen zituzten bideak bertatik pasatzen zirenez, garai hartan politika eta merkataritza-gune garrantzitsua izan zen.

Errementariak, arotzak, urreginak, beiragileak eta abar Erdi Aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako eskulangileen jakinduriaz gozatu ahal izan dezagun. Malabaristek, juglareek, saltokariek eta beste ikuskizun batzuek azokaren bizitza gogoraraziko dute eta, antzina bezala, kultura kristaua, arabiarra eta judua bizikide izango dira.

Traolak/etiketak: #ErdiArokoAzokaVG / #MercadoMedievalVG

Sarbide mota

Sarrera doan

Jarduerak lekuz leku

Egitaraua PDF

1. Aihotz plaza

  • 12:00. Aihotzaren gaineko zina.
  • 12:30 eta 20:30. Zirku- eta malabarikuskizuna.
  • 13:00 eta 18:30. Zirku-ikuskizuna: aireko akrobaziak.
  • 21:00. Gaueko su-ikuskizuna.
  • 21:00. Kale-kontzertua.

2. San Migel elizako balkoia

  • 12:00, 13:30, 17:30, 19:00 eta 20:30. Haurrentzako ikuskizuna.
  • 13:00. Malabar-ikuskizuna.
  • 18:30. Magia-ikuskizuna.

Azoka ordutegian:

  • Haurrentzako atrakzioak.
  • Erakusketa: Erdi Aroko bestiarioak.
  • Erakusketa: Erdi Aroko ohiturak.

3. Falerina lorategia

  • 18:00. Leinu-gudua Aiaratarren eta Callejatarren artean.

Azoka ordutegian:

  • Hiru kulturen Erdi Aroko kanpamentua.
  • Kanpamentuko bizimodua, borrokak, parte hartzeko jarduerak eta haurkanpamentua.
  • Erakusketa: Armak.
  • Antzinako lanbideei buruzko lantegiak.

4. Auzolana pilotalekuaren ondoko lorategia

Azoka ordutegian:

  • Erakusketa: Setio-armak.
  • Erakusketa: Tortura ganbera.
  • Erakusketa: Gutenberg inprenta.
  • Informazio-erakusketa: Erdi Aroko Gasteiz.

5. Euskaldunberri plaza

  • 12:00 eta 13:30. Arabiako ipuinak.
  • 12:00 eta 18:00. Basamortuko soinuak.
  • 12:30, 14:00, 17:30 eta 20:30. Dantza tribalak eta ekialdekoak.
  • 19:00. Biraketa Sufia.
  • 21:00. Su- eta malabar-ikuskizuna.

Azoka ordutegian: Arabiako azoka, te-etxeak eta janari saltokiak.

6. Santa María plaza

  • 17:30, 19:00 eta 20:30. Erdi Aroko ipuinak.
  • 20:00 eta 21:00. Kale-kontzertua.
  • 22:30. Gaueko su-ikuskizuna.

Azoka ordutegian: Tabernak eta jatetxeak.

7. Buruileria plaza

  • 11:00. Haurrentzako pintura lehiaketa.
  • 11:00. Helduentzako pintura lehiaketa.
  • 11:30, 13:00, 17:30, 18:00 eta 19:00. Haurrek parte hartzeko lantegiak.
  • 12:00, 13:30, 18:30, 19:30 eta 20:30. Txontxongilo-ikuskizuna.
  • 17:45. Zirku- eta akrobazia-ikuskizuna.
  • 20:00. Dantza paganoak.

Azoka ordutegian:

  • Sorginen herrixka. Barnera zaitez sorginen benetako munduan. Sorginek asko dute kontatzeko. Ausartzen al zara?
  • Erakusketa: Espartzuzko gauzak eta nekazaritzako lanabesak.
  • Antzinako lanbideei buruzko lantegiak.
  • Puntu morea.

8. Teresa Sánchez de Bilbao parkea (Etxanobetarren lorategia)

  • 11:00-14:30 eta 17:00-21:30. Haurren txokoa. Sururen txokoa.
  • 11:30-13:00. Haurrentzako txontxongilo-ikuskizuna.
  • 12:00. Haurrentzako ikuskizuna: El libro de los cuentos.
  • 18:30. Ipuin-kontalaria: El árbol sabio.
  • 19:00.Magia- eta umore-ikuskizuna.

Azoka ordutegian:

  • Erdi Aroko jolasak.
  • Adinekoentzako jolasak.
  • Haurrentzako atrakzioak.
  • Eraskuketa: Euskal mitologia

9. Etxauri plazako aparkalekua

  • 13:30 eta 22:30. Kale-kontzertua.
  • 14:00. Erdi Aroko kopla eta erromantzeak.

Azoka ordutegian: Taberna eremua. Jatetxeak eta janari saltokiak.

Kalez kale azokan zehar

Egunero, azoka irekita dagoen ordutegian: pertsonaia eta izaki fantastikoak, musika, dantza, komedianteak, zirkua eta malabaristak.

(*) Ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, antolakuntza beharren arabera alda baitaitezke.

Lehiaketak eta bisita gidatuak

Eman izena lehiaketetan (argazki lehiaketa Instagramen, jantziak, haurrentzako pintura, helduentzako pintura, Erdi Aroko erakusleihoak, Erdi Aroko balkoiak, Erdi Aroko pintxoak, uztai-tiroa) eta bisita gidatuetan (bisita gidatua azokara, bisita antzeztua Judutegira, bisita gidatua hezkuntza bereziko ikastetxeentzat).

Izena emateko epea: irailaren 16tik 22ra.

Lehiaketei eta bisitei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan enpresa antolatzailearekin: comunicacion@espectaculosamb.com

Local

Erdi Aroko hirigunea
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España