Aldapako San Fermin jaien karietara, Udalak hainbat jarduera antolatu ditu, besteak beste, erraldoien eta buruhandien konpartsaren ibilbideak, dianak Alde Zaharreko kaleetan zehar, La Pamplonesaren kontzertua, Aldapako San Ferminen prozesioa eta Udal Dantzarien Taldearen Ezpata Dantza emankizuna.
IRAILAK 27, LARUNBATA
Udal-gaiteroen taldeak Udaletxe plaza, Kale Berria, Aduanako zokoa, Kale Nagusia, Eslava, San Frantzisko, Ansoleaga eta Udaletxe plazan barna eginen du ibilbidea.
Udal-txistularien taldeak Udaletxe plaza, Calceteros, Pozoblanco, Comedias, Sarasate pasealekua, San Gregorio, San Migel, Zapatería, Pozoblanco eta Gazteluko plazan barna eginen du ibilbidea.
Ibilbidea: Bake plaza, Yanguas y Miranda, García Ximenez, Orreaga, Karlos III.a, Ahumada Dukearen k., Estafeta, Tejería, San Agustín, Xabier, Dormitalería, San Jose plaza, Redín k., Zaldi Zuria, Barquilleros, Jauregiko aldapa, Aldapa k., Jauregiko Aldapa, Merkatuko k., San Domingo, Udaletxe plaza, San Saturnino, Kale Nagusia (Ezpeleta jauregia) 20:30
Gazteluko plaza
«Aldapako San Fermin»
IRAILAK 28, IGANDEA
Udal-txistularien taldeak Udaletxe plaza, Kale Berria, Aduanako zokoa, Kale Nagusia, Eslava, San Frantzisko, Ansoleaga eta Udaletxe plazan barna eginen du ibilbidea.
Udal-gaiteroen taldeak Udaletxe plazatik, Calceteros, Pozoblanco, Comedias, Sarasate pasealekua, San Gregorio, San Migel, Zapatería, Pozoblanco eta Gazteluko plazan barna eginen du ibilbidea.
Ibilbidea: Kale Nagusia, Eslava, San Frantzisko, Kontseiluko plaza, Kale Berria, Udaletxe plaza, San Domingo, Merkatuko k., Jauregiko aldapa, Maiatzaren Biaren k. –prozesioaren ibilbidea– Carmen k., Navarrería, Curia, Compañía, Merced, Tejería, Estafeta, Ahumadako Dukearen k., Karlos III.a, Gazteluko plaza, Sarasate pasealekua, Alondegi k., Tutera k., Conde Oliveto, Bake plaza eta autobus-geltokia.
Segizioa Arrotxapeko zubitik (Curtidores) abiatuko da, eta bertan banderari eraginen diote. Gero, kalejiran abiatuko dira San Domingo kaletik gora, Aldapako San Fermin plazaraino. Bertan, ezpata-dantzari txikiek dantza eginen dute Santuaren ohoretan. Segizioak prozesioa lagunduko du, eta, hori amaitutakoan, dantzariek arkua eginen diote San Fermini.
Aldapako San Ferminen prozesioa, La Pamplonesa musika bandak, udal dantzarien taldeak eta Erraldoi eta Buruhandien konpartsak lagunduta. Aldapako San Fermin eliza (Korazonistak), Maiatzaren Bia, Carmen eta Aldapa kaleak, Zakatineko zokoa, Mañueta, Curia, Navarreria, Carmen eta Maiatzaren Bia kaleak, eta elizara itzultzea (Aldapako San Fermin plaza).
Segizioa Udaletxe plazara iritsiko da, eta bertan ezpata-dantza dantzatuko dute. Dantzarien osteak ezpata-sareta bat osatuko du, kapitainaren lepoaren inguruan (irudi horri “lepogabetua” deritzote). Behin sareta osatuta, kapitaina metro eta erdi goratuko dute, banderari Udaletxerantz begira eragiten dioten bitartean, agur gisara. Horien atzetik, ezpata-dantzari txikiek zortzikoa dantzatuko dute berriro, kapitaina lagun dutelarik, ezpata goratuei eragiten dieten bitartean. Dantza parrilla desegiten denean bukatzen da.