Zaratamo-Arriagorriako 2025eko Loraldia Plaza jaialdiaren barne.
Dantzaz, musikaz, kantuaz eta antzerkiaz jositako ikuskizun multidiziplinarra. Kantagintza tradizionala, euskal dantza eta ohiturak berrantolaketzeko asmoarekin sortutako ikuskari ikusgarria. Gazte sortzaile talde adoretsua eta ausarta dugu sorkuntza honen egileak eta protagonistak. Zortzi dantzari, Iholdi Beristain kantaria eta Peru Irastortza bertsolaria biltzen dira eszena gainean
Gizakia aspaldian hasi zen eguzkia miresten nahiz bere nondik norakoak behatzen eta aztertzen. Historiaurretik, munduko herrialde askotako jendea ohartu zen udako solstizioan izaten zela egunik luzeena eta hortik aurrera eguzkiaren indarra gainbeheran joaten zela.
Suaren inguruan dantzan ezagutu izan ditugu sorginak, adibidez. Sua ere gure arbasoek erabili ohi zuten eskuak berotzeko. Sua erabiltzen dugu kozinatzeko. Edo erretzeko. Eta berotzeko. Baita bere inguruan dantzatzeko ere. Etxeko ikur eta etxeko jeinu. Eskaintzeko eta eskatzeko.