Morau, Beñardo Goietxe eta Mattin
Ardo dastaketa eta kantuak uztartzen dituen ekitaldia da. El Mozo upeltegi arabarra, alde batetik; eta bestetik, Morau eta Beñardo Goietxe kantugileen ardoari gorazarre.
El Mozo Wines familia proiektu txiki bat da, Lantziego Arabako Errioxan kokaturik. Mahastizaintza tradizionala, jasangarria eta organikoa dute helburu eta ardogintza ahalik eta naturalenen sortzen ahalegintzen dira. Gurasoek eta aitona-amonek utzitako mahasti guzti-guztiak lantzen eta errespetatu dituzte. Mundu global honetan Lantziegoko mikroardo hauek ardogintzari begiratzeko beste modu bat da.
Morau, eta Beñardo Goietxe berriz, batu ziren “Ardo” izeneko proiektua burutzeko. Morau, Hernanin sortutako kantugilea dira. Andoni Tolosaren goitizen artistikoa da Morau. Folk-rock kantautore honek gizartearen kronistatzat hartzen du bere burua. Woody Guthriek eta Billy Braggek jorratutako ildo berean aritzen da ironiaz eta xamurtasunez beteriko kantuak plazaratzen. Beñardo Goietxe, berriz, gitarra jotzaile eta kantari beratar aparta da.
Kopa altxatu, ospatu eta gozatzeko unea izango da. Ardoaren inspirazio betierekoa eta artista talde honek eskaintzen digun kontakizun eta bizipen bilduma zoragarriekin topa egingo dugu. Topa!