Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Nafarroako Organorako Musika Zikloa 2025: Atsuko Takano

octubre 17

Organorako Musika Zikloaren 41. edizioaren barruan.

Iruñeko San Nikolas elizako egungo organoaren hoditeriak Roqués etxeak 1866an eraikitako organoa biltzen du neurri handi batean. Atsuko Takano organista japoniarra Valentziako San Nikolas eliza bikaineko organista titularra da, eta proposatzen digun programak oso ongi islatzen ditu egungo organoaren ezaugarriak, Robert Chauvinen 1989ko erreformak sortuak. Programa honek, alde batetik, XVI. mendetik XVIII. mendearen erdialdera arte idatzitako musika-lanak aurkezten dizkigu, eta, ondoren, XX. mendearen erdialdean konposatutako obrak. Trantsizio gisa, Robert Schumannen Bach izenaren gaineko fuga eskaintzen digu. Egile erromantiko horrek, oraingoan, barrokoari buruzko ezagutza eta Johann Sebastian Bach handiarenganako mirespena erakusten ditu.

Local

San Nikolas Eliza
Orio, Gipuzkoa 061 España