Cargando Eventos

« Todos los Eventos

ROBER SANCHEZ: «Palindromoak sortzeko tailerra»

octubre 18

Rober Sanchez. Palindromoak sortzeko tailerra | «Ongi etorri gure palindromo tailerrera! Markos Gimenoren KARTELETRAK erakusketaren testuinguruan, palindromoak osatzeko tailer bat antolatu da. Hizkuntzaren magia deskubritzera gonbidatzen zaituztegu, hitzek eta esaldiek ezkutatzen dituzten simetria eta jokoak argitara ateraz. Inoiz entzun al duzu “palindromo” hitza, baina ez dakizu zehazki zer den? Palindromo bat, aurretik zein atzetik berdin irakurtzen den hitz, esaldi edo zenbaki segida bat da. Adibidez, “Karteletrak” bezalako hitzak. Uste duzu ezin duzula palindromo bat sortu? Uste duzu palintromoen bidez ezin dela literaturarik egin? Erronka bota nahi dizugu!«

Markos Gimenoren KARTELETRAK erakusketa |

Erakusketa hau euskaraz idatzitako berrogeita hamar palindromo baino gehiagok osatzen dute. Palindromo horietako batzuk Markosek berak diseinatu zituen, baina Joseba Sarrionaindiaren lanari esker, haren lagun ugarik eta hogeita hamar euskal artista baino gehiagok, palindromo horiek kartel formatuan ilustratzen lagundu nahi izan dute. Besteak beste, egile hauen lanak ikusi ahal izango dira: Fernando eta Vicente Roscubas anaiak; Aristides Hernández (Ares) artista kubatarra; Jose Enrike Urrutia “Kapeau”; Unai Iturriaga “Bigara”; Jose Antonio Azpilicueta ilustratzaileak; eta Gotzon Garaizabal eta Luis Zavalamendiaren erliebezko lanak. Gainera, Markosen laguna eta zeramista den Esther Astarloaren lankidetzari esker, Markosen palindromoetan oinarritutako zeramikazko piezak ere ikusi ahal izango dira.

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España