Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«KILIMAterioa»: Irati Anda, Oihane Perea Kaitin Allende

octubre 17

«KILIMAterioa» ikuskizuna

Bertsolariak:

  • Irati Anda
  • Oihane Perea

Parte-hartzaileak:

  • Kaitin Allende

Antolatzailea: Dimako Andreen Elkartea Andraizea, Dimako Udala

Kultur bitartekaria: Lanku

Kaitin Allendek sortutako Klimaxetik klimateriora eta buelta bakarrizketatik sortu da KILIMAterioa.

Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioan sartu eta menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen gara? Alboan duguna akabatzeko moduan gaude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen gara.

Eraldaketa prozesu honek bestelakoak ere ematen dizkigu.

KILIMAterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko.

Emakume helduak oholtza gainean, sortzaileak, sorginak, bakoitza egoera eta ziklo desberdin batean murgilduta gaiari umorez eta konplexu gabe heltzeko gogoz.

Fitxa artistikoa:

  • Gidoia: Kaitin Allende
  • Zuzendaritza: Kaitin Allende
  • Partaideak: Kaitin Allende, Iratxe Ibarra, Oihane Perea, Irati Anda
  • Publikoa: helduak
  • Espazioa: oholtzan zein lurrean; gutxieneko espazioa: 6 x 4 metro
  • Lekuak: antzokiak, kultur etxeak…
  • Iraupena: 60 minutu

Local

Udaletxeko ganbara
Dima, Bizkaia 026 España