Durangoko 2025eko San Fausto jaien barne.
Gatibu taldearen azken bira.
25 urteko ibilbidearen ondoren, eta 10 lan diskografiko atzean dituela, agertokiei agur esateko biran murgilduta dago. «Zoramena» (2002) lehen lana argitaratu zutenetik, euskal kantutegiaren parte bihurtu dira, aldatuz joan den estiloarekin, «EH Distopikala» estudioko azken lanaren erritmo dantzagarrienetara iritsi arte.