Amaia Molinet, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko AZ-Kideak, «Tierra Quemada» (Lur errea instalazioa aurkeztu du Kulturen Atariko argizuloan.??
Site-especific hau ibilbide luzeko prozesu baten parte da, indarkeriak eta ahanzturak markatutako paisaietara begirada sendagarria bideratuz, arreta berezia jarrita Bizkaiko Burdin Hesian, Gerra Zibilean Bilbo babesteko eraikitako defentsa-sisteman.
Proiektuak artea, arkeologia eta magia uztartzen ditu, hondar historiko hauen interpretazio poetiko eta subjektibo gisa. Landa-ibilbideen eta diziplina anitzeko espezialisten lankidetzaren bidez, Amaia Molinetek obra multzo bat sortu du: osotasun tentsionalaren printzipioarekin eraikitako eskultura-kutunak (Adrián Castañedaren laguntzarekin), eta Burdin Hesiko landare-espezieen arrastoekin ecoprint edo estanpazio botanikoan egindako zetazko piezak (Yolanda Sánchezekin elkarlanean).
Instalazioa urriaren 2an aktibatzen da (19:30) performance-erritual baten bidez, Pilar López de Aldaren eskutik, Anna Firmberger eta Francesca Gaspariren ahotsekin eta Ibon RG musikariarekin, ekintza honen dimentsio kolektiboa eta sinbolikoa azpimarratuz.