Ondarearen Europako Jardunaldiak 2025 («Ondarea eraikitzen. Construyendo cultura»)
Euskal dantzak genero-rolak nola islatu eta eraiki dituen aztertuko dute, hitzaldi baten eta zuzeneko adibideak dituen mahai-inguru baten bidez. Plaza, espazio publiko eta dantza tradizionalaren eszenatoki gisa, giltzarri izango da analisi honetan. Aurreskuaren ideia zalantzan jarriko da, soilik gizonezkoena den dantza bezala, ikuspegi anitzagoa eta inklusiboagoa berreskuratuz. Mahai-inguruak musika eta generoa, bibliografia eta iturri dokumentalak ere jorratuko ditu.
Sarrera doakoa. Aldez aurreko izen-ematea HEMEN.
ERESBILekin elkarlanean.