Munduko emakumeen literatura-saioak: Espainiako abangoardia
Saio hauetan, estatu espainiarrak XX. mendearen hasieratik 1936ko Gerra Zibilera arte (Errepublikatik igarota) bizi izan zuen abangoardia-garaia aztertu eta irakurriko dugu. Rosalia de Castro, Concepción Arenal eta Emilia Pardo Bazán idazleen idazkiak ezagutuko ditugu, besteak beste.
Garai hartako egile guztiek salatzen dute Espainiako emakumeen egoera, eta hezkuntza, botoa, dibortzioa… aldarrikatzen dituzte. Garai sozialki asaldatua, itxaropentsua, aldaketaz eta ilusioz betea da emakumeentzat.
Beti bezala, literatura-kritika feminista erabiliko dugu testu bateratuak aztertzeko eta komentatzeko.
Dinamizatzailea: Ainhoa Aldazabal Gallastegui- Skolastika.
Non eta noiz: Andretxean. 2025eko urriak 8, azaroak 5 eta abenduak 3 eta 2026ko urtarrilak 7, otsailak 4, martxoak 4, apirilak 15, maiatzak 6 eta ekainak 3, (asteazkenak).
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.
Hizkuntza: Gaztelania.
*Aurrematrikula epea: 2025eko irailaren 1etik 23ra (biak barne).