Cargando Eventos

« Todos los Eventos

BAD Bilbao 2025: «Volverse pequeño»

octubre 17

BAD BILBAO – Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren egitarauaren barruan.

«Proyecto Pueblo» trilogiaren bigarren zatia da «Volverse pequeño« lana. Kontakizun poetiko-bisual batetik abiatuta aurkezten da, autobiografiaren eta fikzioaren artean. Haurtzarorako bidaia bat da, maitasunetik eta samurtasunetik abiatuta, ametsen, promesen, identitatearen eta bizitzaren zentzu tragikomikoaren kontzientziaren inguruan.

Fitxa artistikoa: 

  • Sortzaile eta antzezlea: Emilio Manzano
  • Soinu espazioa: Juan Escribano
  • Argien diseinua:Emilio Manzano
  • Jantziak: Cristina Fructuoso (La Bixa)
  • Diseinu grafikoa eta bisualak: Abel Carrillo
  • Kanpo begirada: Sophie Thirion

Emilio Manzano eszena-zuzendaria, dramaturgoa eta interpretea da. Lengoaia eszeniko berriak esploratzen ditu irudi plastikoaren, teknologiaren eta esanahi-aniztasunaren bidez. Zuzendaritza-laguntzailea izan da “Juana de Arco” (Madril, 2024) eta “Proyecto Pueblo//Pubertad” (Getxo, 2019) lanetan, zuzendaria “La culpa de todo la tiene War Disney”-n (Murtzia, 2018), eta Espainiako eta Europako konpainien kolaboratzaile.

 

Local

La Fundición y Paseo de AbandoIbarra
Bilbao, Bizkaia 020 España