Gonagorri, Galtzagorriren Haur eta Gazte Literaturaren podcast-aren zuzeneko grabaketa. Patxi Zubizarreta idazlea eta Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailea gazte irakurleekin solasean ariko dira. Publiko gaztea gonbidatuko dugu eta haietako batzuk liburu gomendioak egingo dituzte. Zuzeneko kontaketa edo irakurketa dramatizatu bat ere egongo da.