Cargando Eventos

« Todos los Eventos

MAZ Basauri 2025: «Emakumeak eta industria musikala» hitzaldia

noviembre 6

MAZ Basauriren 13. edizioa azaroaren 7tik 8ra izango da, eta Social Antzokian ordainpeko kontzertuak eta kaleko doako ikuskizunak uztartuko ditu berriz ere. Social Antzokiaren ordainpeko programazioak izen nabarmenak izango ditu: Los Punsetes, Leon Benavente, Triangulo de Amor Bizarro, Toundra, besteak beste. 

‘Emakumeak eta industria musikala’ topaketaren bigarren edizioa

2025eko MAZ Basauriren lehen egunaren bezperan, azaroaren 6an, osteguna, 18.00etan, Marienean, Basauriko Emakumeen Etxean (Kareaga Goikoa, 54), ‘Emakumeak eta industria musikala’ topaketaren bigarren emanaldia egingo da. Rockeinek, MAZ Basaurik eta Marieneak urtero antolatzen duten hitzaldia da, musikaren industriako emakumeen esperientziak beste emakume batzuekin partekatzea bilatzen duena, sektorean eta eszenatokietan emakumeen presentzia handiagoa sustatzeko helburuarekin. 2025ean, La Furia artista nafarra, Ibone Iza BIME Proko edukien arduraduna eta Maite Alaña MAZ Basauri eta Rockeineko zuzendaria izango dira protagonistak. Emilia Arias kazetari eta idazleak (TVE, Pikara Magazine) gidatuko du hitzaldia, eta doakoa izango da.

 

Local

Mariaenea
Basauri, Bizkaia 015 España