Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Lantegia: «Estanpazioa»

noviembre 9

  • Haurrak. 4 – 7 urte
  • Euskara

Elkarrekin diseinatuko ditugu gure zigiluak, eta askotariko tintak erabiliko ditugu paper gainean estanpatzeko. Askatasunez esperimentatzeko, formekin, koloreekin eta ehundurekin jolasteko eta eskuz egindako estanpazioak eskaintzen duen adierazpen-potentziala ezagutzeko espazioa izango da. Alba Tojorekin.

Izena emateko datak
Noiztik: 2025/10/26 08:30 Noiz arte: 2025/11/09 11:00
  • Aurrez aurre izen emateak: edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eman daiteke izena, frontoietan izan ezik. 
  • Prezioa: Bazk.: 2,00€ / Ez bazk.: 3,40€
  • Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.

Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2025eko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan.

 

Local

Ibaiondo Gizarte Etxeko Liburutegia
Landaberde, 31
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España