Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Tailerra: «Zumezko saskitxoak»

octubre 22

  • Haurrak. 6-13 urte
  • Euskara

Garaion Naturartea Elkartearen bisita jasoko dugu.

Zumea erabiliz eta otargintza bezalako lanbide zahar batek oparitutako ehuntzeko moduak aprobetxatuz, saskitxoak landuko ditugu, sortze bideari ateak ireki eta aukera berrietaz jabetuz.

Izena emateko datak
Noiztik: 2025/10/08 08:30 Noiz arte: 2025/10/22 18:00
  • Izen-emateak aurrez aurre egitea: edozein gizarte-etxe edo kirol-instalaziotan ere eman daiteke izena, frontoietan izan ezik.
  • Prezioa: 2 € (abonatuak) eta 3,4 € (abonatuak ez direnak)
  • Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
  • Egiaztatu datuak erosteko edo inskribatzeko unean, ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak, saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
  • Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.

Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2025eko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan.

Local

Abetxukuko Liburutegia
Kooperatiba Enparantza, 8
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España