Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Munduari itzulia 80 egunetan»

octubre 14

  • Haurrak. +5 urte
  • Euskara

Passepartout-ek munduari bira nola eman zion oso modu berezian kontatzea erabaki du. Julio Verne-ren eleberria argitaratu zenetik 150 urte bete berri direla gogoratzen dugu, objektuak eta txotxongiloak manipulatuz.

Familia-antzerkia Eriz Alberdi-ren eskutik (Sustrai Teatro).

Sarrerak erosteko datak
Noiztik: 2025/09/30 08:30 Noiz arte: 2025/10/14 18:00
  • Sarrerak aurrez aurre erostea: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik.
  • Prezioa: 1 €
  • Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean, ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
  • Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.

Artistak: Sustrai Teatro

Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2025eko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan.

Local

Lakua Gizarte Etxeko Liburutegia
Etxanobetarren Zidorra, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España