Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ipuin-kontaketa/tailerra: «MAMUKI»

octubre 29

  • Haurrak. 6-10 urte
  • Euskara

Nerea Ariznbarretak eta Maite Rosendek beldurrari buruzko album ilustratu umoretsu hau, Mamuki, aurkeztuko digute ipuin kontaketa eta tailer baten bidez.

Gau Beltza da, eta mamuek sustoak eman behar dituzte, ingurumarian ikara eragin beharra daukate. Baina mamu txikia gaixorik dago eta hainbat pertsonaia beldurgarri saiatuko dira hura osatzen edo sendatzen: banpiroa, zonbia… edo geureago ditugun Zakuzahar edo Otsoko, baina alfer-alferrik. Gaixoa! Zer egingo du Mamukik Gau Beltza ospatu ezinik…?

Beldurraz hitz egiteko aukera paregabea!!.

MAMUKI album ilustratuak 2025eko haur album ilustratuaren Etxepare saria irabazi zuen.

Izena emateko datak
Noiztik: 2025/10/15 08:30 Noiz arte: 2025/10/29 18:00
  • Aurrez aurreko izen-emateak: edozein gizarte-etxe edo kirol instalaziotan ere eman daiteke izena, frontoientan izan ezik.
  • Prezioa: 1,25 € (abonatuak) / 2,10 € (ez abonatuak)
  • Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
  • Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.

Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2025eko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan.

 

Local

Aldabe Liburutegia
Eulogio Serdan, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España