Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ipuin-kontaketa: «Tomte Tummetot, lo egiten ez duen iratxoa»

octubre 20

  • Haurrak. 4 – 8 urte
  • Euskara

Tomte Tummetottek gaueko isiltasuna aprobetxatzen du bizi den baserritik paseatzeko. Familia lo dagoen bitartean, animaliek atseden hartzen dute eta berak halaxe xuxurlatzen die: «egon lasai, udaberria berehala iritsiko da eta”. AMAT Centro Educativo Creativorekin.

Sarrerak erosteko datak
Noiztik: 2025/10/06 08:30 Noiz arte: 2025/10/20 18:00
  • Sarrerak aurrez aurre erostea:sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik. 
  • Prezioa: 1€
  • Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.

Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2025eko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan.

Local

Ibaiondo Gizarte Etxeko Liburutegia
Landaberde, 31
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España