Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Literatura topaketa: «Idazteaz beste: nobelaren askotariko moldeak»

noviembre 19

Gonbidatutako idazleen esperientziatik abiatuta eta poemez osaturiko eleberriz zein ipuinez osaturiko nobelak aintzat harturik, nobelak eskaintzen dituen askotariko molde eta aukerez mintzatuko gara saio honetan.

Gonbidatuak: Miren Agur Meabe (besteak beste, Amorante frantsesa eta Azalen erretura liburuen egilea) eta Unai Elorriaga (besteak beste, Francesco Pasqualeren bosgarren arima eta Iturria liburuen egilea).

Idazteaz beste Mikel Ayerbek zuzendutako euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetan datza.

Mikel Ayerbe Sudupe (Azpeitia, 1980). Literatura Konparatuan eta Literatur ikasketetan Doktorea eta EHUko irakaslea, literatura-kritikaria eta literaturaren inguruko hainbat ekimenen partaidea, besteak beste. Baina horien guztien aurretik eta ondoren, irakurlea; irakurle porrokatua.

Sarrera doan

Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2025eko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan.

Local

El Pilarreko Liburutegia
Konstituzio plaza, 5
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España