
Bi antzezlan ikusteko aukera:
I´m late!: Neska bat, presaka; mutil bat, presaka; eta presaka eta presaka biziko dute beren maitasun istorioa
Candidatas: Txelo, Mari eta Juani prest daude sekulako iskanbila sartzeko, beren historia (adineko askoren historia) ezagutarazteko. Teatro Artilegiorekin.
- Sarrerak erosteko datak
- Noiztik: 2025/11/14 08:30 Noiz arte: 2025/11/28 19:00
- Sarrerak aurrez aurre erostea:sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik. (Izen-emateak badira: “Aurrez aurreko izen-emateak: edozein gizarte-etxe edo kirol-instalaziotan ere eman daiteke izena, frontoietan izan ezik”).
- Prezioa: 1€
- Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
- Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2025eko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan.