Dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioa.
2021ean (22min) Giulia Grossmannek zuzendutako eta Kidamek eta La Maison Marieniak koproduzitutako dokumentala proiektatuko da eta ondoren solasaldia egongo da. Esplorazio zinematografiko honek bestelako mundu batean murgiltzen gaitu, non euskal mitologia garai desberdinetako paisaiekin nahasten den, eta non ohiturek eta sinesmenek inauterietako erritual batean bat egiten duten, denboraren zikloaren sinbolo bihurtuz.