Oharra:
Hitzaldiaren izenburu osoa: La Navarra papelera del siglo XIX. Un caso singular: la historia de las fabricas de San Miguel y Pastaola a orillas del Río Larraun (1870-1896).
Liburu honek orain arte gehiegi ikertu gabe zegoen Nafarroako industrializazioko enklabe baten nondik norakoak kontatzen dizkigu: San Migel (Larraun harana) eta Pastaola (Imotz harana) paper-fabrikenak, hain zuzen ere. Ikerketa historiko xehe baten bidez, egileek industria horien testuinguru ekonomiko, sozial eta teknologikoa berreraikitzen dute liburu honetan, garai hartako fabrika-paisaian zuten garrantzia eta Nafarroako landa-ingurune horretan hartzen zuten tokia nabarmenduz.