Oharra
Hitzaldiaren izenburu osoa: La vidriera del café Novelty. Los hermanos Maumèjean en San Sebastián
Nabarmendutako obra programako lanarekin lotutako hitzaldia.
San Telmo Museoko erakusketa iraunkorrean ikusgai dagoen beiratea Novelty kaferako (Boulevard 15) egin zuten Maumèjean anaiek eta 1917an kafea itxi zutenean bertan irekitako El Trust Joyero bitxitegian mantendu zuten. Hitzaldian piezaren historiaz eta testuinguru historikoaz eta zaharberritze prozesuaz hitz egingo dute.
Maumejean anaiak 1860an Maumejean familiak hasitako beirateen lanari jarraitu zioten hainbat lan garrantzitsu eginez Europa, Afrika, Amerika edo eta Asian. Mintzagai izango duten beiratea Maumejean anaiek Donostian izan zuten tallerraren erakusle da.