Hitzaldi eta mahai inguruz osatutako jardunaldi.
Jardunaldi hauen helburua musikaren sektoreko hainbat eragile gonbidatzea da, sorkuntzarekin eta gaur egungo musikaren esparruarekin lotutako hainbat alderdiri buruz hausnartzeko eta esperientziak eta iritziak partekatzeko. Asoziazionismoa, musika garaikidea hainbat testuingurutan programatzeko erronkak edo musika instrumentalean ahotsaren transkripzioa izango dira jardunaldi honetan zehar jorratuko diren gaietako batzuk. Aurkezpena amaitzeko, San Telmo Museoak eta Musikagileak elkarteak hamar urtez museoan antolatzen dituzten proiektu tematikoei buruzko aurkezpena egingo da, proiektu horien helburu nagusia den gure ondarearen berrinterpretazio musikala balioetsiz.