Zientziaren Bide Berriak programaren barruan, Maria Navarro Gastiasoro DIPCko ikertzaileak «Lege klasikoetatik harago, material kuatikoak gure gizartean» hitzaldia eskainiko du. Hitzaldiaren ostean, publikoak galderak egin eta gogoetak partekatzeko aukera izango du.
Imajina ezazu fisikaren ohiko arauak aplikatzen ez diren mundu bat, non materialek eguneroko estandarren arabera ezinezkoak diruditen moduan jokatzen duten. Ongi etorri material kuantikoen eremu zoragarrira, non atomoek eta elektroiek gure ulermen tradizionala desafiatzen duten eta aukera berriak sortzen dituzten. Hitzaldi honetan, material kuantikoen propietate bitxiak aztertuko ditugu; mekanika kuantikoaren printzipioek agintzen duten portaera duten substantziak. Fisikako ezagutzarik ez da behar, jakinmina (eta arrarotasun kuantikoen aurrean tolerantzia) baino ez!