Gazteen artean euskarazko kultura digitala sustatzea eta ezagutaraztea da Baluarten ospatuko den Sarean Euskaraz ekimenaren helburu nagusia. 3D inprimagailuak, bideomapping, argazkilaritza digitala, app-ak garatzeko eta musika sortzeko lanabesak, robotika, bideojokoak… Sarean Euskaraz-ek euskarazko unibertso digitalean murgiltzen ditu gazteak. Hiru taldetan eta hirutxandatan antolatuta, ikasleek 8 lantegi praktikotan, 2 hitzaldi interaktibotan eta Egunean Behin jokoaren zuzeneko partida kolektibo batean parte hartuko dute.