Cargando Eventos

« Todos los Eventos

FILMAZPIT: «FOR SAMA»

noviembre 26

OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua,material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.

FOR SAMA

Ama gazte batek bere alabari idatzitako maitasun gutun bat. Filmak Waad Al-Kateab-en bizitzaren istorioa kontatzen du, Alepoko (Siria) bost urteko gerran. Bost urte horietan, maitemindu, ezkondu eta Samaz erditzen da, eta, bitartean, gatazka katastrofiko bat sortzen da bere inguruan. Bere kamerak galera, barre eta biziraupeneko istorio harrigarriak harrapatzen ditu. Waadek bere alabaren bizitza babesteko hiritik ihes egin ala ez erabakitzen saiatzen da, alde egiteak aske izateko borroka bertan behera uztea esan nahi baitu.

Jatorrizko izenburua FOR SAMA
Urtea 2019
Zuzendaria(k) Waad Al-Kateab. Edward Watts
Ekoizpena Waad Al-Kateab
Musika Nainita Desai
Muntaketa Chloe Lambourne, Simon McMahon
Aktoreak Waad Al-Kateab, Sama Al-Khateab, Hamza Al-Khateab
Argazkia Waad Al-Kateab
Herrialdea Erresuma Batua
Jatorrizko hizkuntza Arabiera – Ingelesa
Gaia Gerra emakume baten ikuspuntutik
Iraupena 96

Local

Berrizko Kultur Etxea – (Berrizko Kultur Etxea)
Geltoki, 3
Berriz, Bizkaia 019 España