«Puro Relajo» musika taldeak bere burua eskaini du Berakahko Etxebizitza Programara bideratuko den elkartasun kontzertua egiteko. Berakah irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 2006az geroztik Gasteizko pertsona zaurgarrienei ostatua, elikadura, jantziak, prestakuntza, laguntza eta abar eskaintzen diena. 300 boluntarioren laguntzarekin, pertsona erdigunean jartzen du elkarteak. Ez du soldatapeko langilerik, ez du dirulaguntzarik jasotzen, ez du publizitatean edo kudeaketan gastatzen, eta bere funts solidarioa 30 programa baino gehiagotan erabiltzen du, atzemandako beharrei erantzuteko.
Urteko aurrekontuaren zatirik handiena Etxebizitza Programara bideratzen da, hau aurrekontuaren %30 izanik. Etxebizitza oinarrizko premia eta pertsonen gizartzeratze- prozesuaren giltza denez, Berakahn erabaki da kontzertu solidario honen irabaziak Etxebizitza Programari eskaintzea bere osotasunean.