Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Sormen Ola 2025: «Narrazio-arkitekturak eta geruza sinbolikoak: Uxue Alberdiren idazketa literarioan barna»

octubre 8

Literatur tailer honetan Uxue Alberdiren unibertso literariora hurbilduko dira parte-hartzaileak. Alde batetik, testu literario zenbaiten irakurketa kolektiboa egingo da, eta, aldi berean, testu literarioen sorkuntza-prozesuaz arituko da Uxue Alberdi. Besteak beste, narraziogintzan Alberdik jorraturiko ezaugarri hauetan jarriko da arreta: narrazio-arkitekturak eta ahots narratiboak eraikitzeko bideak; giroak eta eszenak eraikitzeko estrategiak; osagai eta geruza sinbolikoen ehuntzeak; beste testu literario batzuekiko oihartzunak…

Uxue Alberdi

Idazlea eta bertsolaria da. Argitaratu duen azken nobelak Hetero du izen. Horrez gain, beste bi nobela ditu (Aulki-jokoa eta Jenisjoplin), ipuin-liburuak, kronika lierario bat… Haur-literaturan hainbat lan ditu argitaratuak; haien artean, Besarkada (Euskadi Saria 2016), Hili eta Poza album ilustratuak. Alfonsina Storniren poemak itzuli ditu euskarara, eta zenbait irakurle talde gidatzen ditu. Kontrako eztarritik saiakerak Saiakerako Euskadi Saria jaso zuen 2019an. Bertsolaritza eta feminismoa uztartzen dituzten hainbat proiektutan parte hartzen du.

Iratxe Retolaza

Literatura-kritikaria eta literatura-ikertzailea da. Euskal literaturaren, kritika feministaren eta literaturaren didaktikaren inguruko hainbat ikastaro, saio eta hitzaldi eskaini ditu, baita Bigarren Hezkuntzan literatura irakasteko materialak atondu ere. Euskaltzain urgazlea da, eta UEUko Literatura sailburua izan da urteetan.

Local

UPV-EHU (Bizkaiko Campusa) – (Kanpuseko zelaia)
I. Ikasgelategia Eraikina ? 3. solairua (Errektoreordetza)
Leioa, Bizkaia 054 España