Fluxu 2025, Nafarroako Arte Garaikidearen Zirkuituaren barruan.
POETIKA
Tailu honetan, emakume bat ikus daiteke, janzkera atenporala duela eta eskuetan osagarri batzuk dituela. Zur kolatu, mihiztatu eta ondoren zizelkatuz egindako aglomeratu batek osatzen du irudia. Forma horretan sartzen dira, prozesu artistikoaren berezko beldurrak, zalantzak eta saiakerak ez ezik, baita arrakastaz buruturikoak, lanbidearekiko grina, materia eta sentsazioak ere. Unez osaturiko gorputza.
Abenduaren 5ean, 19:00etan.
Topaketa Héctor Urra artistarekin.