Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Durangoko San Fausto Jaiak 2025 egitaraua

octubre 10 - octubre 19

Durangok 2025eko San Fausto jaiak ospatuko ditu urriaren 10etik 19ra, eta musika izango da beste behin egitarauaren ardatz nagusietako bat. Kontzertu nabarmenen artean Bulego, Gatibu eta Kaparrak taldeak izango dira. Horiez gain, San Faustorako proposamen musikal berriak ere egongo dira, hala nola La 5ª Reserva, Swintronics eta Zinema Paradise taldeak, eta Txiki Rock izeneko ikuskizun familiarra. Eskaintza kulturala kaleko antzerkiarekin osatuko da; besteak beste, Markeliñe konpainiaren «Crusoe», Paki Payaren «Shake Shake» eta “El Laberint” izeneko instalazio artistikoarekin. Ohiko hitzordu tradizionalak ere izango dira, hala nola bertso saioa, Sukalki Eguna, Patata Tortilla Txapelketa eta herri kirol erakustaldiak.

Programak haur eta gazteentzako jarduera bereziak ere jasotzen ditu, eta aurten nabarmentzekoa da haurrentzako ENE KANTAK talde ezagunak emanaldia baitu urriaren 12an Durangon.

Local

Kutxa Fundazioa Kubo
Zurriola Etorbidea, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España