Organorako Musika Zikloaren 41. edizioaren barruan.
Joan Seguík musikaren historian zeharreko ibilbide eklektikoa proposatzen digu, XVI. mendetik XX. mendearen erdialdera bitarteko obrekin. Programa honekin, Mañeruko San Pedroko organoak berriro parte hartzen du gure zikloan. Roqués anaien garai oneneko organoa da, 1892an eraikia. Tresna hori beti hartu behar da kontuan, kalitatezkoa delako eta hura entzutea esperientzia atsegina delako.