Lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, Maskaraba — Arabako Landa Inauterien eta Botargen Topaketa aurten itzuliko da bere bigarren edizioa ospatzera, probintziako inauteri eta botargarik benetakoenei dei eginez, gure tradizio herrikoiak zaindu, biziberritu eta partekatzeko helburuarekin.
Hitzordua 2025eko urriaren 25ean izango da, Santikurutze Kanpezun, aurten Zalduondoren lekukoa hartuz.
• 11:00 – Hitzaldia Kultur Etxean: Talde gonbidatuak bere pertsonaiak eta errituak azaltzeko emango duen hitzaldi batekin hasiko da eguna.
• 12:30 – Haurrentzako jarduera Samuel Picaza plazan: Txikienengan pentsatuz, umeentzako jarduera bat egingo da, ekitaldian ahalik eta gehien parte har dezaten eta pertsonaiekin goza dezaten.
• 12:30 – Aitzina Ceol Taldearen kontzertua: Euskal folka Samuel Picaza plazan izango da, Aitzina Folk jaialdiarekin elkarlanean.
• 14:00 – Herri bazkaria: Jende guztiak taldeekin bazkaldu ahal izango du frontoian, dagokion txartela erosi ondoren.
• 17:00 – Landa Inauterien eta Botargen desfilea: Lurraldeko talde esanguratsuenak Santikurutze Kanpezuko kaleetan barrena ibiliko dira, maskara eta pertsonaia tradizionalekin, herria kolorez eta bizitzaz betez.
• 18:00h – Pertsonaiei epaiketa: Transgresioa eta berrikuntza irudikatzen dituen tradizio sinbolikoenetako bat esanahiz betetako zeremonia batean egingo da.
• 19:30 – Lekittoko Deabruak taldearen ikuskizun piroteknikoa: Zerua argiztatuko duen ikuskizun pirotekniko ikusgarria egunaren amaieran.
• 22:00 – DJ Watxin Machinek itxiko du eguna, bertaratutako guztiak dantzan jarriko dituen saio moderno batekin.