Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Non dira haurrak?»

octubre 23

Sala BBKren seigarren ekoizpen propioa, kasu honetan Tartean Teatroa konpainia bizkaitarrarekin batera, irailean estreinatuko da euskaraz eta urrian gaztelaniazko bertsioan. Antzezlan honen abiapuntua gertaera latza da: 8 urteko neskato baten suizidio saiakera. Horren gainean eraikitzen da dramaturgia, gizarte hautsi, krudel eta zeharo depresibo batek haurtzaroan duen eragina agerian uzten duena.

Maddi txikia bolada txarra pasatzen ari da. Ez du jateko gogorik, eskolako notek okerrera egin dute nabarmen. Gurasoek ez dakite zer egin alabarekin, ez baitu inolako azalpenik ematen. Azkenean, psikologo baten kontsultara eramatea erabaki dute. Baina inork ezingo du ahalegin tragikoa saihestu.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
  • Aktoreak: Iraia Elias (euskaraz), Sandra Ferrús (Gaztelania), Getari Etxegarai, Javier Barandiaran, Iñigo Aranburu, Ruth Guimerà, Irene Zarrabeitia.
  • Kolaborazioa zuzendaritza plastikoa: Ane Pikaza
  • Abestien letrak: Miren Agur Meabe
  • Argiztapen Diseinua: Edu Berja
  • Jatorrizko Musika: Adria´n García de los Ojos.
  • Zuzendaritza laguntzailea: Ana Meabe
  • Musika laguntza: Bilboko Koral Elkarteko Haurren Korua (Jose Luis Ormazabal, zuzendaria)
  • Ikusentzunezkoak: Jone Novo
  • Ekoizpena: BBK Sala eta Tartean Teatroa
  • Komunikazioa: Myriam Garzia
  • Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo
  • Kartelaren diseinua: Karmele Tamayo (Hirudika)

 

 

 

Local

Jesús Ibáñez de Matauco antzokia (Hegoalde gizarte-etxea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España