Euskadiko Filmategiaren 2025eko Klasikoak zikloaren barruan.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Alicia Hubermanen aita, espioi nazi bat, Estatu Batuen aurkako traizioagatik kondenatu dute. Epaiketaren ostean, Aliciak festa bat egin du, eta han agertu da Devlin izeneko ezezagun lerden bat. Inteligentzia-zerbitzuetako agente bat da, eta Brasilgo nazien gidari Alexander Sebastian harrapatzeko laguntza eskatzen dio.
Aurkezpena:
Luis Alegre, idazle, kazetari eta unibertsitate irakaslea (Donostia eta Bilbao); Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiko zuzendaria (Iruñea)