Haien itsasontzia hondoratu ondoren, James eta Ernest bizirik daude, baina bizitzaren korronteak bidezidor ezberdinetara eramango ditu. Magiaz eta irudimenez betetako mundu batean, berriro elkartuko dira, baina bidea ez da erraza izango. Zerikusirik dute Darlingtarren alabak eta hazi nahi ez zuen mutilak Sekula Betiko istorio honetan? Laster jakingo duzue.
Antzerki lan hau «Auskalhop» taldeak aurkezten du.
Intenet bidezko sarreren salmenta ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago itxiko da. Ikuskizunaren ordura arte edozein gizarte-etxetan eta kirol-instalaziotan (frontoietan izan ezik) eros daitezke sarrerak.