Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gazteentzako irakurketa kluba (10-12 urte)

marzo 20, 2026

Gazteentzako (10-12 urte) literatura-solasaldi hauetan, liburu bat aukeratuko da eta haren inguruan arituko dira parte-hartzaileak, moderatzaile lanetan arituko den Nadin Hussein Hernándezen laguntzarekin. Parte-hartzaile kopurua mugatua denez (12 pertsona), izena ematea derrigorrezkoa da, behean adierazitako inprimakiaren bidez. Behin beteta, zuekin jarriko gara harremanetan, saioen gorabeherak nahiz irakurriko diren liburuen informazioa helarazteko.

Liburuok liburutegiaren bidez lortuko dira, mailegu arrunt bitartez. Horretarako, parte-hartzaileek liburutegiko txartela (Tolosakoa nahiz beste edozein liburutegitakoa) eduki beharko dute eta liburua jaso beharko dute saioa baino lehen. Saioak Tolosako haur liburutegiko 3. solairuan izango dira. Ostiraletan izango dira, 18:15ean.

2025-2026 IKASTURTEKO DATAK

  • Urriak 17
  • Azaroak 14
  • Abenduak 5
  • Urtarrilak 9
  • Otsailak 6
  • Martxoak 20
  • Apirilak 17
  • Maiatzak 15

Irakurketa kluberako zeinu-hizkuntzako zerbitzua behar baduzu, aldez aurretik jakinarazi behar diguzu liburutegian.

Izen-ematea irailaren 15ean irekiko da, 09:00etan.

TALDEA BETE DA

ITXAROTE-ZERRENDA

Local

Tolosako Haur Liburutegia
Andre Maria Plaza 5
Tolosa, Gipuzkoa 071 España