Informazio orokorra
Begiluzeak jakin-mina suspertzeko sorkuntza saio esperimentalak dira. Kuriosoak diren gaztetsoek elkarrekin sortu eta gozatzeko gune bat izango dute, lankidetza bultzatuz eta helduen presentziarik gabe, Medialabeko txokoak, gailuak eta tresnak aurkitzen dituzten bitartean.
Hurrengo saioa:
Urriak 18 – Pintzelak
Pintzela margotzeko balio duen tresna bat da. Hiztegiak honela definitzen du: kirten baten muturrean itsasten den ile edo zuntz sorta batez osaturiko tresna. Saio honen helburua definizio hori hankaz gora jartzea da eta pintzel bat ile baten muturrean itsasten diren kirten sorta batez osaturiko tresna bat izan daitekela ere probatzea da. Etorri zikintzeko prest!