Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Klasikoak 2025: «Ehun metro» + «Hamaseigarrenean, aidanez»

noviembre 2

Euskadiko Filmategiaren 2025eko Klasikoak zikloaren barruan.

EHUN METRO

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasiera. Uda. Goizeko zortziak dira. Ion, ETAko militante bat, korrika doa, etsi-etsian, Donostiako Parte Zaharrean barrena; atzetik segika du polizia. Hiria esnatzen ari da, eta normaltasunez ekin dio egunari. Ihesi doan bitartean, Ionek bere bizitzaren historia ere aztertzen du. Eskolan, bere nortasunari uko egiteko eskatzen zioten. Oroitzapen horiek aitaren begiradarekin eta Madeleineren gorpuzkerarekin txandakatzen dira.

HAMASEIGARRENEAN, AIDANEZ

Apustuzale amorratua da Domingo. Apustu-artekaria da traineru-estropadetan, pilotalekuetan eta askotariko probak egiten dituzten plazetan. Baina obsesioa ere bada, eta arrisku asko hartzen ditu, beti Kornelio koldar eta zinikoa lagun duela. Domingoren emazte Martzelinaren bakardadeak jartzen du kontrapuntua istorio honetan, non ezbeharra edozein unetan lehertuko dela dirudien.

Zuzendaritza:

  • 110 metro: Alfonso Ungría
  • Hamaseigarrenean, aidanez: Anjel Lertxundi

Urtea: 1985

Herrialdea: Espainia

Ekoizpena:

  • 110 metro: Irati Filmak – José Luis García Arrojo
  • Hamaseigarrenean, aidanez: Irati Filmak – José Luis García Arrojo, Jesús Acín

Gidoia:

  • 110 metro: Alfonso Ungría (eleberria: Ramon Saizarbitoria)
  • Hamaseigarrenean, aidanez: Anjel Lertxundi (eleberria: Anjel Lertxundi)

Hizkuntza: euskara

Azpitituluak: gaztelania

Iraupena:

  • 110 metro: 55 minutu
  • Hamaseigarrenean, aidanez: 56 minutu

Aktoreak:

110 metro: Patxi Bisquert, Carlos Zabala, Klara Badiola, Aritz Sarria, Paco Sagarzazu

Hamaseigarrenean, aidanez: Felipe Barandiaran, Kontxu Odriozola, Mikel Garmendia, Esther Remiro, Pilar Lerma

Local

CINÉMA LE SÉLECT
Saint-Jean-de-Luz, 595 Francia