Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Santurtziko Antzerki Jaialdia 2025: «Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?»

noviembre 6

Santurtziko 2025eko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan.

Hiru aktore daude (baina lau pertsonaia), Luciak identitate disoziatuaren nahasmendua baitu, hau da, nortasun anizkoitza. Horrenbestez, Yoldi ere aipatu behar dugu ezinbestean, Luciaren beste “ni” edo identitatea, Luciak duen traumagatik desgaitasun intelektualak dituen emakume gisa bere buruarentzat sortutako nortasuna. Beste bi pertsonaia ere badaude, adimen artifizialak badira ere: Alexa eta Emanuel. Martina, berriz, psikiatra da. Misantropo samarra da, eta ezin du gehiago. Ezin dio bizitzari aurre egin. Ez da Lucia alabari laguntzeko gai. Amore emango al du? Agian, bai.

Jakina, hiruretako, barkatu, lauretako inork ez daki gainerakoei zer gertatzen zaien, ezta haien etsipenak eta sekretuak zein diren ere. Hala ere, bada zerbait ukaezina: bizitza honetan gertatu zaien onena elkar ezagutzea eta beren bideak gurutzatzea izan da.

Fitxa artistikoa:

  • Interpreteak: Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Telmo Irureta
  • Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Gune eszenikoa: Fernando Bernués
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Argiztapen dizeinua: David Bernués
  • Zuzendari laguntzailea: Laia Bernués
  • Teknika: Acrónica Producciones
  • Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
  • Ekoizpena: Paola Eguibar
  • Administrazioa: Maite Gorrotxategi
  • Kartelaren diseinua: CDN (Emilio Lorente)
  • Banaketa: Portal 71

Centro Dramático Nacional eta Tanttaka Teatroaren arteko ekoizpena.

Local

Serantes Kultur Aretoa – (OCINE Mendibil)
Máximo García Garrido, 13 Behea
Santurtzi, Bizkaia 082 España