Altxor txiki bat badauka Euskal Herriak: auzolana. Ez Euskal Herrian bakarrik egiten dena noski, munduko beste zenbait tokitan ere egiten delako. Herriak herriarentzat egiten duen lana da; herritarrek herritarrentzat. Auzolanak mundu ikuskera baten paradigma bat azaltzen digu, izenetik bertatik abiatuta: auzoa, lana, komunitatea, herrigintza, harremanak, autoeraketa… Bizimodua ulertzeko manera bat. Baina… zer da auzolana? Iraganeko tresna soil bat, edo etorkizunerako ere balio dezakeena?