Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Santurtziko Antzerki Jaialdia 2025: «Non dira haurrak?»

noviembre 13

Santurtziko 2025eko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan.

Zortzi urteko neskato baten suizidio saiakera kontatzen duen obra baten aurrean gaude. Zantzu guztien arabera, eta sinesteko zaila dirudien arren, bere buruaz beste egiten saiatu da.

Maddi txikia bolada txarra pasatzen ari da. Ez du jateko gogorik, eskolako notek nabarmen egin dute okerrera. Gurasoak zer egin jakin ezinda dabiltza. Alabak ez du inolako azalpenik ematen. Azkenean, Leire psikologoaren kontsultara eramatea erabaki dute. Hala ere, inork ezingo du saiakera tragikoa ekidin. Neskatxa hondartza ondoko harkaitz batzuetan agertuko da larri zaurituta. Gertakari horren gainean harilkatzen da dramaturgia, gizarte hautsi, krudelki zorrotz eta zeharo depresibo batek haurrengan duen eragina agerian utziz.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
  • Aktoreak: Iraia Elias (euskaraz), Sandra Ferrús (Gaztelania), Getari Etxegarai, Javier Barandiaran, Iñigo Aranburu, Ruth Guimerà, Irene Zarrabeitia.
  • Kolaborazioa zuzendaritza plastikoa: Ane Pikaza
  • Abestien letrak: Miren Agur Meabe
  • Argiztapen Diseinua: Edu Berja
  • Jatorrizko Musika: Adria´n García de los Ojos.
  • Zuzendaritza laguntzailea: Ana Meabe
  • Musika laguntza: Bilboko Koral Elkarteko Haurren Korua (Jose Luis Ormazabal, zuzendaria)
  • Ikusentzunezkoak: Jone Novo
  • Ekoizpena: BBK Sala eta Tartean Teatroa
  • Komunikazioa: Myriam Garzia
  • Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo
  • Kartelaren diseinua: Karmele Tamayo (Hirudika)

 

 

 

Local

Serantes Kultur Aretoa – (OCINE Mendibil)
Máximo García Garrido, 13 Behea
Santurtzi, Bizkaia 082 España