2025eko Zinema eta Zientziaren Aditech Zikloaren barne.
Diana Nava, Espainia, 2024. 15 minutu.
Zazpi emakume endometriosi pazienteak dira, eta beren esperientziak eta bizipenak kontatzen dizkigute. Belaunalditan isilarazia izan da, menstruazioari eta emakumeari lotuta dagoelako. Munduko 10 pertsonatatik bati edo biri erasaten die eta, onberatzat jotzen bada ere, erabat ezgaitu dezake gaixotasuna duen pertsona. Diagnostiko goiztiarra lagungarria izan daiteke hain inbaditzailea eta kaltegarria ez izateko, bai eta bizi-kalitate hobea izateko ere. Endometriosiaren errealitatea jakinarazi nahi diete pertsona guztiei; neska gazteei eta haien senideei, bereziki: ikusarazi dezagun ikusezina dena.
Aurkezpena eta solasaldia: Agnes Díaz, CIMAko ikerlea eta Nerea Barba, Nafarroako Endometriosi Elkarteko Presidentea.