Concreta argitaletxeak ateratako «El ensayo de la exposición (1977-2017» liburuak 2016 eta 2023 artean egindako Komisariotzaren Nazioarteko Sinposioan izandako hausnarketak eta eztabaidak biltzen ditu.
Bulegoa z/b eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren arteko lankidetza-proiektu honek 1977 eta 2017 bitartean izan ziren erakusketak aztertzen ditu.
Berrogei urtean zehar egindako erakusketen gaineko azterlana da, eta hogeita hamar irakurketa proposatzen dituen azkenaldiko historian egin diren beste hainbeste erakusketari buruz. Irakurketa horietan, alderdi askotatik aztertzen da erakusketa: gertatzen den baldintza historikoak islatzen dituen eta haiei erantzuten dien objektu kulturala.
“El ensayo de la exposición (1977-2017)”?dokumentu koral bat da, eta jarraipena ematen die artearen, ikerketaren eta kultura-bitartekaritzaren profesionalak bildu zituzten topaketei. Komisariotza garaikidearen gaur egungo erronkak aztertzen ditu, ikuspegi politiko, espazial eta kolektiboari arreta jarriz.
Honako hauen ekarpenak jaso ditu: Carla Zaccagnini, Luca Frei, Aurora Fernández Polanco, Franco «Bifo» Berardi, Bojana Kunst, Adrian Heathfield, Dora García, Tamara Díaz Bringas, Joaquín Vázquez, Rachel Weiss, Aimar Arriola, Ines Schaber, Corinne Desirens, Catherine David, Yaiza Hernández Velázquez, Maria Lind, Ana Devi?, Ruth Noack, Azucena Vieites, Lisette Lagnado, McKenzie Wark, Azar Mahmoudian, Rike Frank eta Beatrice von Bismarkekin hizketan, Arantza Santesteban, Anja Isabel Schneider, Anik Fournier, Silvia Maglioni & Graeme Thomson.
Aurkezpen-ekitaldian parte hartuko dute Editorial Concreta argitaletxeko editore Laura Vallesek (online) eta Bulegoa z/b-ko kideek: Miren Jaio, Leire Bergara eta Bea Cavia.