Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Titereszena 2025-2026: egitaraua

octubre 12, 2025 - enero 9, 2026

Titereszena 2025-2026 programa urriaren 12tik urtarrilaren 9ra izango da. Titereszena programak barne hartzen ditu ikuskizunak, tailerrak, erakusketak, bisita gidatuak eta antzeztuak, eskola-kanpaina, Txotxongilo Jaialdia… baita TOPICek bere ale berezia jartzen duen efemeride ugari ere, txotxongiloa protagonista bihurtzeko jarduera bereziekin.

Ikuskizunei dagokienez, jatorri geografiko desberdinetako konpainien programazio anitza eskaintzen da, haur eta familia publikoarentzako lanekin. Ikuskizun horiek eskola-kanpainaren baitan ere aurkezten dira.

Titereszena programaren barruan, TOPICen familia publikoarentzako teknika mota desberdinetako tailerrak egiten dira. Denboraldi batzuetatik hona errepikatzen dugun tailer bat emanaldi zehatz bati lotutakoa da. Pack moduko bat da: tailerra + ikuskizuna, hilean larunbat batean, eta oso ondo funtzionatzen duen formula bat da.

Erakusketa atalean, urtean bi erakusketa irekitzen dira aldi baterako espazioan, eta orain dela gutxi, zentroko «ambigú» ere erakusketa-gune gisa erabiltzen hasi da.

Titereszena programaren beste atal finko bat bisitei dagokiena da. Bisita gidatuak egin daitezke, bisita gidatu pertsonalizatuak, haurrei zuzendutako bisita gidatu antzeztuak eta bisita gidatu tematikoak. Horrez gain, «Emakumezko txotxongiloak» izeneko jarduera ere eskaintzen da atal horren barruan. Bisita guztiak TOPICeko museoko talde profesionalaren ardurapean egiten dira.

Aparteko aipamena merezi du «Titirijai», Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, urtero ospatzen dena. Hamar eguneko iraupenarekin, jaialdiak mota guztietako publikoarentzako ikuskizunak hartzen ditu, publiko leial batek jarraitzen duen programazio askotarikoarekin.

2025-2026 PROGRAMAZIOA:

Urriak 11

  • «Dadá«, Bambalina Teatre Practicable

Azaroak 8

  • «Bobo«, Periferia Teatro

Abenduak 13

  • «Moko«, Gorakada

Urtarrilak 24

Local

Topic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza, 1
Tolosa, Gipuzkoa 071 España