Cargando Eventos

« Todos los Eventos

ROCKEIN FINALA 2025 (azaroak 1 – Basauri)

noviembre 1

Finala azaroaren 1ean izango da, larunbata, Basauriko Social Antzokian.

Sarrera doakoa izango da (eskuratu gonbidapena socialantzokia.eus webgunean edo Social Antzokiko txarteldegian) eta publikoa zutik egongo da.

Ohi bezala, Rockeineko 5 kategorien irabazleen izenak (Bizkaia saria, Artistarik onena euskaraz eta Eskarabilera saria, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak.

Rockein Finala 2025

  • 21:00 ateen irekiera
  • 21:30 kontzertuen hasiera

Kategoria nagusia:

  • AZEITUNA CON HUESOS
  • KEAX
  • REELER

Hego Uribeko artistarik onena:

  • JAIMONES
  • KRUDDÖ
  • SILKAT

Sariak:

  • Kategoria nagusiko artistarik onena: EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan – Bideoklip profesional bat grabatzea – Kontzertua MAZ Basauri festibalean – Hego Uribeko artistarik onena – Bideoklip profesional bat grabatzea – Kontzertua MAZ Basauri festibalean
  • Bizkaia saria: EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan – Kontzertua MAZ Basauri festibalean
  • Euskarazko artistarik onena: Kontzertua MAZ Basauri festibalean
  • Eskarabilera saria: Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Local

Social Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Nagusia, 2
Basauri, Bizkaia 015 España