«Gorde ezazu urriaren 31ko arratsaldea, 19:00etatik 21:00etara, eta zatoz Basauriko Social Antzokira, gurekin Jailloween jaia ospatzera!
ZirtZart Basaurik gonbidatzen zaitu urriaren 31n Social Antzokian egingo dugun Jailloween jaian parte hartzera.
Sartzeko, sarrera aurkeztu beharko duzu. Sarrera eskuratzeko, pasa zaitez Social Antzokitik (leihatilan edo online) edo erabilera askotako BBKren kutxazainetatik. Sarrerak 2 € balioko du urriaren 31 baino lehenago erosten baduzu, eta 3 € jaian bertan erosten baduzu.
Arratsaldea sorpresaz beterik egongo da, eta, eguna borobiltzeko, DJ bat ariko da giroa pizten. Zatoz, zure mozorro beldurgarriena jantzita! Eta ez ahaztu: aurtengo gaia «Miercoles Addams» izango da… «